Urumeako uholdeei aurre egiteko batu dira administrazio publikoak

Astigarraga, Donostia eta Hernaniko udalak, diputazioa, Jaurlaritza eta Madrilgo gobernua elkartu dira lehenengoz

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Administrazio publiko guztietako ordezkariak bildu ziren atzo, lehendabizikoz, Urumea ibaiak izan ohi dituen uholdeei aurre egiteko erakunde arteko batzordea osatzeko. Donostiako udaletxean bildu ziren Astigarraga, Donostia eta Hernaniko udaletako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Uraren Euskal Agentziako eta Espainiako Gobernuko Kosta Zuzendaritzako ordezkariak. Añarbeko Urek eta Urumea arroko bizilagunek ere badute ordezkaritza batzordean.

Batzordearen helburua Urumea arroan aldian-aldian izaten diren uholdeak saihesteko neurriak koordinatzea da. Bost jarduera lehenetsi dituzte lehen bileran: Donostiako Loiola auzoko Euskotrenen zubiko lanak, Txomin-Enea auzoko urbanizatze lanak, Martutene auzoko lanak, Hernaniko Karabel auzoko lanak eta Añarbeko urtegiko lanak. Lan horiek guztiak 2014rako martxan egotea espero dutela adierazi dute. Batzordeak maiatzean egingo du hurrengo bilera, Donostian bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.