Gizartea

Usansolo herri bilakatzeko lehen urratsa egin dute Bizkaiko Batzar Nagusiek

EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute, eta bien aldeko botoekin aurrera egin du foru araua aldatzeko proposamenak.

Usansoloko herritarrak, gaur, Bizkaiko Batzar Nagusien kanpoaldean. ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 25a
09:24
Entzun

2012. urtean onartu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek mugapeen foru araua. Arau horrek eragozten zuen Bizkaian dauden 112 herriez gain bertzerik sortzea. EAJk eta EH BIlduk adostutako aldaketak, beraz, bidea emanen dio orain Galdakaoko auzo Usansolori herri bilakatzeko. Helburu hori bultzatu du Usansolo Herria plataformak.

Bizkaiko Foru Aldundiak hilaren 3an onartu zuen foru araua aldatzeko testua. Baina hilaren 17an Bizkaiko Batzar Nagusiek ezezkoa eman zioten EAJk bultzatutako lege aldaketari, batzordean. Oposizioko talde guztiek eman zuten kontrako botoa. Gaurko osoko bileran, mahai gainean jarri du EAJk auzia, berriz ere, eta oraingoan aurrera egin du, alderdi horrek EH Bildurekin lortutako akordioari esker. EH Bilduko eledun Irune Sotok onartu du, hala ere, EAJk aldaketa gauzatzeko aukeratutako formula ez dutela gustuko. "Onartu dugu, hala ere, Usansolon martxan den prozesua ez blokeatzeko".

Usansolok 3.700 biztanle ditu, eta 1998an hasi zuen desanexio prozesua. Iazko azaroan herri galdeketa egin zuten; biztanleen %73 inguruk parte hartu zuten, eta haietatik %90 agertu ziren udalerri bihurtzeko aukeraren alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.