galdeketa

Usansoloren desanexioari buruzko galdeketa babesteko eskatu diete Bizkaiko Batzar Nagusiei

Erreferenduma egingo du Usansolo Herria plataformak azaroaren 23an. Aldundiak parte har dezan nahi dute.

2014ko irailaren 4a
07:32
Entzun

Idatzi bat aurkeztu dute egitasmoa sustatu duten hainbat ordezkarik Bilbon, Batzar Nagusien egoitzan. Galdeketa babesteko eskatu diete EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PPri, azaroaren 23rako antolatu duten erreferendumak "gardentasuna" izan dezan eta "ahalik eta demokratikoena" izan dadin.

Sustatzaileen asmoa da Batzar Nagusien bidez Bizkaiko Foru Aldundiak "beharrezko baliabideak" jartzea galdeketa egin ahal izateko. "Aktiboki" parte har dezan ere nahi dute, eta mahaiak, hautetsontziak eta beste antolatzeko oinarrizko arauak jar ditzala. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.