Ozta-ozta eta larri ibilita, baina Patxi Usobiaga eibartarrak berriz irabazi du kirol eskaladako Munduko Txapelketa. Asteburu honetan jokatu dute munduko probako azken lehiaketa Kranj (Eslovenia), eta eskas ibili dira Usobiaga: finaletik kanpo geratu zen,final aurrekoetan 18. sailkatu baitzen.
Baina Usobiagaren atzetik bigarren zen Ramon Julian katalana ere oso gaizki ibili da Kranjen (26. izan zen final aurrekoetan), eta sailkapenean hirugarren zen Jorg Verhoeven Kranjeko lehiaketa irabazi egin behar zuen Usobiagari aurrea hartzeko. Ez zen halakorik gertatu, eta, azkenean, azken proba horretan gaizki ibili arren, Usobiagak eskuratu du berriz munduko txapela, aurreko zazpi lehiketetan (Austria, Suitza, Frantzia, Txina, Belgika, Japonia eta Frantzian) bildutako puntuei esker.
Irati Anda gasteiztarra bigarren izan da txapelketa berean, emakumezkoen arloan.
Kirola
Usobiaga eta Anda kirol eskaladako gailurrean
Eibartarrak Munduko Txapelketa irabazi du berriro gizonezkoetan. Gasteiztarra bigarren izan da emakumezkoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu