Ertzain, udaltzain eta anbulantzia ugari azaldu dira Gasteizko erdialdera, Prado kalera, eguerdiko ordubata aldera. Bertan, balkoi batean, arma bat eskuan agertu baita gizonezko bat, "akabatuko zaituztet!" oihuka. Ertzainek ez dute argitu arma —pistola bat— benetakoa ote zen. Dena dela, ez da tirorik entzun, eta ez da inor zauritu.
Gasteizko taberna ezagun baten gainean gertatu da dena. Segurtasun gunea irekitzen doaz. pic.twitter.com/bXJCyOH0AT
— goikoleaigor (@goikoleaigor) July 7, 2015
Ordu eta erdi itxita eduki dute kalea, eta dendetako langileak nor bere komertzioetan sarrarazi dituzte. Kaleak dituen 50 metroetan hamabost denda eta taberna baino gehiago daude.