Atzo goizaldean 18 urteko gazte batek ustez bikotekideari hainbat kolpe egin zizkion, berarekin joan nahi ez eta lagunekin geratzea erabaki zuelako. Taldetik aterarazi, aparteko leku batera eraman, eta jo zuen neska. Osasun zentroko larrialdietara joan behar izan zuen. Mutilaren kontra salaketa jarri ondoren atxilotu zuen Ertzaintzak gaztea.
Udalak "eraso matxista gaitzetsi eta salatu" du, eta erasoa jasan duen neskari eta haren lagunei elkartasuna adierazi. "Hartu beharreko neurri guztiak" hartuko dituela ere esan du horrelakorik berriz gerta ez dadin, eta "gertatutako guztia ikertuko" du, erasotzaileak erasoaren neurriko ondorioak jasan ditzan.
Gaur Antioju Morik talde feministak deitu duen elkarretaratzearekin ere bat egin du. 19:30ean izango da, eta, horrez gainera, etzi osoko bilkuran adierazpen instituzional bat irakurriko du.