Gertakaria

Ustez enpresariei xantaia egiten zien bi talde desegin ditu Ertzaintzak Bizkaian

Enpresari batek 1.500.000 euro ordaindu ezean hil egingo zutela jakinarazten zioten eskutitzak jaso zituela salatu zuen uztailean. Hilaren egin zuen enpresari horrek ordainketa eta oran hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, iruzurrarekin lotura dutelakoan.

2008ko abuztuaren 6a
18:52
Entzun
Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, azken hilabeteetan enpresariei xantaia egiten aritu bide diren bi talde atxilotu ditu Bizkaian. Enpresari batek heriotza mehatxuak egiten zizkion eskutitzak jaso zituela salatu zuen. Estortsioa bertan behera geldi zedin, 1.500.000 euro ordaintzera derrigortzen zuten. Ertzaintzaren arabera, uztailaren 28an egin zuen ordainketa, bilboko saltoki bateko aparkalekuan.

Ordainketa egin eta ordu gutxira, 36 urteko gizon bat atxilotu zuten Bilbon. Bere etxean egindako miaketetan, enpresariari egindako xantaiaren aztarnak aurkitu zituen Ertzaintzak. Hala, hurrengo egunean, beste gizon bat atxilotu zuten ustez kasuarekin lotura zuelakoan eta haren etxea miatu ondoren, 44 urteko emakume bat atxilotu dute.

Aurten ustez enpresariei xantaia egiteagatik Ertzaintzak desegin duen bigarren taldea da. Izan ere, maiatzean beste enpresari batek 500.000 euroko ordainketa egin ezean, heriotza mehatxuak jaso zituela salatu zuen. Ertzaintzak egindako ikerketen bitartez, hiru lagun atxilotu eta epaileak behin behineko Kartzela zigorra ezarri zien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.