miaketa

Ustez ETAk erabili zuen auto bat miatzen ari da Frantziako Polizia

ETA erakunde armatuak ustez erabili eta bazterrean utzitako auto bat ikertzen ari da Frantziako Polizia, Bordelen. 

2015eko urtarrilaren 15a
17:18
Entzun

Sud Ouest egunkariak bere edizio digitalean jakinarazi duenez, autoa Bordeleko Meriadeck auzoan dago, txatartegiaren ondoan. Miaketa goizean hasi dute, eta ingurua hesitu egin du Poliziak. Hala ere, auto barruan lehergaiak izateko hipotesia baztertu egin dute.

Polizia iturrien arabera, ETAko kideek lapurtu zuten autoa 2013ko urrian, eta geroztik haren bila zebiltzan poliziak. Aurreko astean autoaren arrastoa berreskuratu zutela adierazi dute, duela hainbat aste aparkatu zutelako txatartegiaren ondoan. Geroztik inor ez da itzuli autoaren bila. 

Orain, ikerketarako elementuen bila ari dira poliziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.