politika

Ustez ETAk erabilitako etxe bat aurkitu dute Portugalen, lehergaiekin

Lisboatik ehun kilometro iparraldera topatu du Poliziak etxebizitza. Inor ez zegoen. Ikerketako iturriek diote aste honetan bertan utzi dutela etxea Andoni Zengotitabengoa Fernandez eta Oier Gomez Mielgok. Urtarrilaren 9an ustezko bi etakide atxilotu zituzten.

2010eko otsailaren 5a
16:09
Entzun
Portugalgo Poliziak ustez ETAk erabilitako etxebizitza bat aurkitu du herrialdearen erdialdean: Obidos herritik gertu, Lisboatik ehunen bat kilometro iparraldera. Gune turistikoan dago.

Poliziaren arabera, lehergai asko zegoen etxean, eta mapak ere bai. Inor ez zegoen bertan. Etxejabeak atzo eman zion Poliziari abisua, alokairuan hartu zuten lagunen berri ez zuela-eta. Ikerketako iturriek esan dutenez, etxean zeudenak Andoni Zengotitabengoa Fernandez eta Oier Gomez Mielgo dira.

Iturri horiek diotenez, lehengo astelehenean Portugalgo Poliziak detonagailuak zituen furgoneta bat topatu zuten bide bazterrean, eta uste dute hori dela-eta utzi zutela ustezko etakideek aipatutakoa etxea. Iturri haien arabera, errepidean polizia kontrola ikusita laga zuten furgoneta bazterrean.

Urtarrilaren 9an ustezko bi etakide atxilotu zituzten Portugalen, iparraldean: Torre de Moncorvo herrian Garikoitz Garcia eta Vila Nova de Fozen Iratxe Yañez. Guardia Zibilak esan zuenez, Espainiako polizia kontrol batetik ihesi zihoazen. Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak biak Espainiaratzeko eskatua du. Defentsak otsailaren 2a arteko epea du alegazioak aurkezteko, eta ondotik erabakiko du Lisboako Auzitegiak Espainiaratzeari buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.