Atxiloketak

Ustez ETAko kide diren hiru lagun atxilotu dituzte Frantzian, Poitiers inguruan

ETAko ustezko hiru kide atxilotu ditu Frantziako Poliziak Chatellerault hirian, Poitiersetik iparraldera, Frantzia mendebaldean. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, atxilotu dituztenean armatuta zeuden, nortasun agiri faltsuak zeramatzaten, eta ostutako auto bat ere bazuten. Halaber, lehergailuentzako tresna elektronikoak egiteko lantegi bat zutela agertu dute Polizia iturriek. Atxilotuak Inocente Soria Valderrama (54 urtekoa), Jose Luis Campos Barandiaran (47 urte), eta Iñigo Elizegi Erbiti ( 33 urte) izan daitezkeela aipatu dute Polizia iturriek. Atxilotuen datuak Espainiara bidali dituzte nortasuna egiaztatzeko.

2004ko apirilaren 16a
13:19
Entzun
Espainiako Efe albiste agentziak Frantziako Poliziako iturrietan oinarrituta zabaldu duenez, hiru pertsona atxilotzeaz gain, osagai elektronikoak egiteko lantegia atzeman du Chatelleraulten, txalet batean. Urrutiko aginteak eta antzeko tresnak egiten zituztela zehaztu dute. Europa Press agentziaren arabera, ETAko logistika arloko kideak dira hiru atxilotuak, eta lehergailuen tresna elektronikoak osatzea zen haien ardura. Iturri horren arabera, erabiltzeko prest zegoen lehergailu atzeman diete.

'El Pais.es'-en arabera, ETAko kide legalak dira atxilotuak; hots, fitxatu gabekoak.

Europa Pressek zehaztu du Frantziako Polizia Judizialak ez ezik, Espainiako Guardia Zibilak ere parte hartu duela operazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.