politika

Ustez ETArenak diren bi zulo aurkitu dituzte Frantzian

Orleans ekialdean eta Bordele hegoaldean topatu dituela dio Poliziak, eta lehergaiak, armak eta bonbak egiteko materiala zeudela.

2010eko apirilaren 17a
17:34
Entzun
Frantziako Poliziak, Guardia Zibilarekin elkarlanean, ustez ETArenak diren bi zulo topatu ditu Montcresson -Orleans ekialdean- eta Losse -Bordele hegoaldean- inguruetan, eta lehergaiak, armak eta bonbak egiteko materiala zeudela esan du.

Kloratoaren bost kilo, eskopeta bat, pistola bat, ehunen bat kartutxo, lehergaiak egiteko osagai elektronikoak eta kanpalekuetarako materiala aurkitu dituzte, polizia iturrien arabera.



Aurten dagoeneko ETAren 1.600 kilo lehergai aurkitu dituztela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.