Ustez ETArenak diren lehergaiak aurkitu ditu Guardia Zibilak Espainian, nahikoa hondatuta

Ciudad Realen topatu ditu amonalez eta kloratitaz osatutako hamabi kilo, errepide ertzean. Duela bi urte han utzitako materiala dela diote.

2008ko martxoaren 20a
17:11
Entzun
Guardia Zibilak Ciudad Realen (Espainia) ustez ETArenak diren lehergaiak aurkitu zituen atzo arratsaldean, bi lapikotan. Tenporizatzailea ere izan arren, ez zeuden eztanda egiteko moduan oraindik. Guardia Zibilak lehergaiak laborategi batera eraman ditu, aztertzeko. Itxuraz, ETAren 2006ko su-etena baino lehenago han utzitako materiala da eta hau nahikoa hondatuta dago. Denera, amonalez eta kloratitaz osatutako hamabi kilo zeudela esan dute polizia iturriek.

Piedrabuena eta Retuerta herrien artean zeuden lehergaiak, urtegi baten ondoko errepide ertzean, eta pertsona batek abisu eman ondoren aurkitu zituen Guardia Zibilak. Aparagailu elektriko bat bazela ere esan dute eta honek ETAren anagrama duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.