Ustez hiru edukiontzi erre dituen gizon bat atzeman dute

2010eko urriaren 3a
00:00
Entzun
BILBO. Hiru edukiontzi erretzea leporatuta, 48 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon, Poza kalean. Gertaerak ez du zerikusirik kale borrokarekin, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, eta atxilotuak aurrekariak zituela gaineratu du. Atzeman dutenean eskuak edukiontzi baten barruan zituela eta paperak eta pizgailu bat zeramatzala azaldu du Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.