Ustez kale erasoak egiteko materiala gordea zuen zulo bat aurkitu du Busturian (Bizkaia) Ertzaintzak. 33 suziri, zazpi metro metxa, litro erdi azido eta bi pote azetileno atzeman dituzte bidoi baten barnean.
Gai horiek kale erasoak prestatzeko erabiltzen dira, Efe berri agentziak "terrorismoaren aurkako iturriak" aipatuta hedatutako informazioaren arabera. Iturri horien arabera, zuloa aspaldikoa zen.