Ustez karbono monoxidoa arnastuta, emakume bat zendu da Txulapainen
Ezbehar larri izan izan ostiral gauean Txulapaingoetxe batean (Nafarroa). 72 urteko emakume bat hil zen, ustez karbono monoxidoa arnastuta. Emakumeaktelefono deiei erantzuten ez zienez, hildakoaren senideak 112 larrialdi telefonora deitu zuten, anbulantzia bat emakumearen etxera eramateko eskatuz. Osasun eta larrialdi zerbitzuak hara joan zirenerako, emakumea hilda zegoen. Etxean karbono monoxido kantitate handia zegoela ikusita, suhiltzaileei deitu zieten. Haiek hala zela egiaztatu zuten, eta litekeena zela horregatik hil izana. Emakumeak sutontzi bat zuen piztuta, eta ziurrenik horregatik pilatu zen karbono monoxidoa etxean. Dena den, Foruzaingoa ikertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu