Dirudienez, Babcock Power enpresan lapurreta egitera sartu da 21 urteko gazte bat beste lagun batekin batera, goizean, Tapagaranen (Bizkaia). Ez dakitela nola, deskarga elektriko batek jo dio, eta bihotzekoak eman.
Ertzaintzari deitu diote 11:00etan, eta San Eloy ospitalera eraman dute, baina ezin izan dute ezer egin. Hantxe hil da.
gizartea
Ustez lapurtzera zihoala deskarga elektriko batek jota hil da gizon bat Trapagaranen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu