AEBetako iturri militarren arabera, asteartean, Mosulen,hil zituzten Kusai eta Udai Saddam Husseinen semeetako bi. Eman zituzten azalpenen arabera, atxilotu egin nahi zituzten, baina erresistentzia handia jarri zutenez, "enfrentamendu bortitza" gertatu zen, eta hil egin zituzten.Roberto Sanchez AEBEtako Armadako jeneralak zehaztu zuenez, misilak ere jaurti zituzten seme biak gordetzen ziren etxearen aurka.
Saddam Husseinen erregimena famili eta adiskide sarean oinarritzen zen neurri handi batean, eta seme horiek, kargu handiak izan zituzten Irakeko Gobernuan. Horregatik, AEBentzat handia da haiek hil izana, Saddamen aldeko erresistentziarentzatkolpe handia datekeelako. "Heriotza horiek frogatzen dute lehengo erregimena ez dela itzuliko", esan zuen Sanchezek hilketen berri eman zuenean.
Nolanahi ere, Iraken zein nazioartean asko izan dira Kusai eta Udai hil dituztela sinetsi ez dutenak, edo zalantzan jarri dutenak. Horiei aurre egiteko erakutsi ditu, orain, Washingtonek aipatutako argazkia.
Iraken inbasioa
Ustez Saddamen semeenak diren bi gorpuren argazkiak erakutsi dituzte AEBek
Irakeko presidente ohi Saddam Husseinen semeetako bi, Kusai eta Udai, hil dituztela frogatzeko, haien gorpuen argazkiak banatu dituzte AEBek hainbat hedabide handitara. Bi lagunen gorpuak ikusten dira irudi horietan, baina aurpegiak kolpez eta odolbilduz beteta dituztenez, zailak dira identifikatzen. Dena den, hainbat hedabidek sinesgarritasuna eman die argazki horiei. Esate baterako, Erresuma Batuko BBC kateko Bagdadeko berriemaileak argazkietan ageri diren hilotzek Kusairen eta Udairen antz handia dutela ziurtatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu