Atxiloketa
Ustezko bi ETA kide atxilotu ditu Frantziako Poliziak Tolosatik hurbil
Vasco Press albiste agentziak zabaldu duen informazioaren arabera Frantzian auto istripu bat izan ondoren ustez ETAkoak diren bi pertsona. Ikerketa iturrien arabera, pistolak eta dokumentazio faltsua zeramatzaten bi atxilotuek. Tolosatik (Okzitania) ipar-ekialdera dagoen Albi herrian.
Goizeko 7:30 inguruan atxilotu dituzte bi lagunak Tolosatik (Okzitania) ipar ekialdera dagoen Albi herrian. Antza denez, ustezko bi ETAko kideen autoak istripua izan du kamio batekin. Beste kamioi bat lapurtu eta ihes egiten saiatu dira baina ibilgailua errepidetik atera da eguraldi txarrak eraginda. Hori dela eta Frantziako Poliziak ustezko ETAko kideak harrapatu eta atxilotzea lortu du. Vasco Press albiste agentziak zabaldu duen infomazioaren arabera pistolak eta dokumentazio faltsua zeramatzaten bi atxilotuek. Hori dela eta, oraindik ez jakitera eman zeintzuk diren bi atxilotuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu