ATXILOKETAK

Ustezko bi etakide atxilotu ditu Poliziak Katalunian

Mossos d'Esquarda Kataluniako Poliziak egin ditu atxiloketak, baina Guardia Zibilaren esku utzi ditu biak. Agentzien arabera, Adur Aristegi eta Jon Rosales dira atzemandakoak.

2010eko otsailaren 17a
20:23
Entzun
Etakideak direlakoan, Adur Aristegi eta Jon Rosales atxilotu ditu Mossos d'Esquadra poliziak Camprodonen (Girona, Katalunia), Frantziako mugatik hurbil. Berri agentziek Polizia iturriak aipatuz zabaldu dute ohiko kontrol batean atxilotu dituztela ustezko bi etakideak. Albiste agentziek diote atxilotuak Madrilera eraman dituztela, ustez Guardia Zibilaren egoitzara.

Efe agentziaren arabera, atxilotuetako baten atzetik zebilen Polizia, Euskal Herrian egindako polizia operazio batetik ihes egin zuelakoan. Kontrolean geratu dituztenean ohartu dira poliziak hura atxilotzeko agindua emana zegoela. Iturri berberen arabera, bi atxilotuek debekatuta zuten muga igarotzea. Guardia Zibilak larunbatean atxilotutako Ibai Beobiderekin zerikusia izan dezaketela ere badio Efek.

Aristegi lehenago ere atxilotu izan du Poliziak. 2008an izan zen, Bizkaia komandoaren aurkako operazioan. Rosalesi kale borrokan aritu izana leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.