Frantziako Poliziak ustezko bi etakide atxilotu ditu gaur eguerdian, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Frantziaren hego-mendebaldean izan dira atxiloketak, Angulema eta Bordele artean. Bi kideak armekin zeudela esan dute eta lapurtutako autoan zihoazela, matrikula faltsuekin.
Haien izenik ez dute eman oraindik, baina bi gizonezko direla zabaldu dute. Agiri faltsuak zeuzkaten, iturri haien arabera.
Lehengo astean ustezko bost etakide atxilotu zituen Frantziako Poliziak: Jose Antonio Aranibar, Ekaitz Agirre eta Aingeru Cardaño Donibane Garazin (Baxe Nafarroa), eta Iker Beristain Gutierrez eta Liher Rodriguez Paristik gertu.
Atxiloketak
Ustezko bi etakide atxilotu dituzte Frantziaren hego-mendebaldean
Angulema eta Bordele artean atzeman dituzte, eta bi kideak armekin zeudela esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu