Ustezko bi etakide atxilotu dituzte Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak, Ortzaizen (Nafarroa Beherea), etxe batean. Arratsaldean egin dute operazioa, baina iluntzean zabaldu du informazioa Espainiako Barne Ministerioak, atxiloketa gehiago egon daitezkeela aipatuz. Berri agentziek esandakoaren arabera, Iñaki Reta eta Xabier Goeienetxea lirateke bi atxilotuak.
Operazio garrantzitsutzat jo du Barne Ministerioak Ortzaizen egindakoa. «Iturri antiterroristak» aipatuz, hainbat hedabidek ETAren «aparatu logistiko-militarrarekin» lotu dituzte bi atxilotuak.