atxiloketa

Ustezko etakide bat atxilotu dute Frantzian

Eskuan bala zauria zeukala bere burua entregatu ostean atzeman dute, Lescunen, Poliziak esan duenez. Honen arabera, Ibai Sueskun Gonzalez da atxilotutakoa, eta soinean ez zeukan pistolarik.

2009ko urriaren 10a
19:14
Entzun
Frantziako Poliziak ETAko ustezko kide bat atxilotu du gaur Lescunen, herrialdearen hego-mendebaldean, Pauetik gertu. Aurretik ustezko etakidea etxalde batera joan da, eskuan bala zauria zeukala, Polizia iturrien arabera; ETAkoa dela esan du han eta etxaldeko jabeak poliziei abisatu die. Orduan atzeman dute. Oloron Sainte Marieko ospitalera eraman dute handik -oraindik bertan daukate-.

Atxilotutakoa Ibai Sueskun Gonzalez (Iruñea, 23 urte) dela dio Poliziak, eta nortasun eta gida baimen agiri faltsuak, 600 euro eta bala kargadore bat atzeman dizkiotela. Atxiloketaren unean pistolarik ez zeukala esan du Poliziak, baina mutilak aurretik bat garbitzen aritu dela.

Honen arabera, iazko urrian aldegin ihes Ibai Sueskunek, kale erasoen aurkako operazio bat saihestuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.