Lannemezango (Frantzia) udaltzainek ustezko etakide bat atxilotu dute gaur goizean, Frantziaren hego-mendebaldean, Tarbestik gertu. Frantziako Poliziaren arabera, auto bat lapurtzen ari zela atzeman dute.
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuaren Barne ministroak esan du atxilotutakoa Pablo Aperribai Bediaga dela, armarik ez zeukala atxiloketaren unean, eta 2005etik dagoela ihes eginda. Basaurikoa (Bizkaia) da eta 37 urte ditu.
Askatasunaren kritika
Askatasuna erakundeak atxilotuaren senideek eta abokatuek haren egoerari buruzko informaziorik ez dutela kritikatu du. "Inkomunikazio egoerak atxilotuaren babes gabeko erabateko egoera eta senitartekoen angustia eta ezinegona sorrarazten ditu".
Frantziako eta Espainiako estatuen jokabidea salatu du, "errepresioa baliatzen dutelako gatazka politikoa eta ondoriozko enfrentamentua hauspotzeko".
Atxiloketa
Ustezko etakide bat atxilotu dute Frantziaren hego-mendebaldean
Lannemezan herrian atzeman dute, udaltzainek. Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak esan du atxilotutakoa Pablo Aperribai Bediaga dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu