Espainiako poliziek Herrialde Katalanetan ustezko etakide baten bila dabiltzala esan dute, honek Torreblancan (Castello) presaka taxi bat utzi ondoren. Polizia iturrien arabera, Guardia Zibilaren errepide kontrol bat ikusi eta gero egin du ihes, eta kirol poltsa bat utzi du autoaren atzeko atean, lehergaiekin, detonatzaileekin eta kable batzuekin.
Taxia laga ondotik, taxista guardia zibilengana joan da, eta esan die kide hark gelditzeko eskatu eta ondoren lasterka aldegin duela.
Poliziek esan dutenez, ustezko etakideak Castellon Renferen tren geltokian hartu du taxia, eguerdiko hamabi eta erdietan, eta gidariari Tarragonara joateko esan dio.
Gertaera horren aurretik egindako adierazpenetan, Espainiako Gobernuak Valentziako erkidegoan daukan ordezkari Antoni Bernabek adierazi du "duela hilabeteetatik erne" daudela polizia indarrak, "terroristen mehatxua" dela-eta. "Segurtasuna bermatzeko har daitezkeen neurri denak hartu ditugu", esan du, eta azkeneko hiru urteetan erkidego hartan 2.200 polizia gehiago dituztela jakinarazi du.
Ustezko etakide baten bila dabiltza Herrialde Katalanetan, hark taxi bat utzi eta gero
Polizien arabera, kirol poltsa bat utzi du autoan, lehergaiekin, eta Tarragonara zihoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu