Frantziako Poliziak jakinarazi duenez, ustezko ETAko kide bat atxilotu dute gaur eguerdian Puy Saint Gulmier herritik gertu, Frantzia erdialdean. Polizia iturrien arabera, lapurtutako auto batean zihoan ustezko ETAko kidea, autoak matrikula faltsuak zituela.
Poliziak gaineratu du ihes egindako ustezko etakidea dela atxilotua, eta Espainiako Poliziaren laguntza izan dutela. Polizia iturrien arabera, Saul Curto 32 urteko bilbotarra da atxilotua, eta Arantza Zulueta abokatuari atzeman zizkioten paperekin lotu dute izena.