Ustezko hiru etakide atxilotu ditu Frantziako Poliziak

Kandido Sagarzazu donostiarra, Jose Miguel Illarramendi oñatiarra eta Claude Rekart baionesa dira, Frantziako Laurence Levert epailearen aginduz burututako operazioan atxilotuak izan direnak

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2003ko uztailaren 31
00:00
Entzun
«Orain arte esan dugu Espainiako demokrazia nahiko ustelduta zegoela. Gaur, uste dugu, justiziaren egoera ikusita eta justiziaz egiten den erabilpena kontutan hartuta, hemen ezin dela esan demokrazian bizi garenik». Hitz horiekin azaldu zuen atzo, Xabier Arzalluz EBBko lehendakariak EAJk argitaratu duen agiriaren hausnarketa nagusienak. Espainiar Estatuko Justiziaren eta demokraziaren inguruko hausnarketa etikoa izenburupean egin du EAJk agiria, eta dokumentu osoa www.EAJ-PNV.com helbidean irakur daiteke.

«Justizia da demokraziari legitimitatea ematen diona» eta, azkenaldian, «PPk eta haren Gobernuak Justizia politizatu egin dute», Arzalluzen esanetan. Are gehiago esan zuen EBBko buruak: «PPren Gobernuak, Aznar jaunak, arau konstituzionalak eta demokratikoak puskatu egin ditu». Hori dela eta, demokrazia «Espainiako Gobernuaren harrokeriaren menpera erori» dela uste du EAJko buruzagiak.

Jose Maria Michavila Justizia ministroak atzo bertan eginiko adierazpenak jarri zituen, Arzalluzek, baieztapen horien frogatzat. EAJk, aurkeztutako helegite guztiak «galduta» dituela esan zuen Michavilak; horien artean, Juan Maria Atutxa EAEko Legebiltzarreko presidentea «kondenatua» izango dela baieztatu zuen Michavilak. «Hori ministro batek esatea tribunalak ezer erabaki baino lehen, edo harrokeri izugarria da edo badaki zer gertatuko den». Hala izatekotan, «esan daiteke Justizia lurretik dabilela Espainia hartan», adierazi zuen.

Emilio Olabarria EAJko legebiltzarkideak, bere aldetik, honakoa esan zuen: «Michavilak ahalmen paranormalak eta asmatzaileak ditu edo, bestela, organu judizialak ebazpen konkretu batera eramateko ahalmena du». Hori dela eta, «Justizia Administrazioarekiko duen kontrola disimulatu dezala» eskatu zion Michavilari, «instituzioaren itxura gordetzeko» bada ere.

Michavilaren hitzei egindako erantzunari jarraituz, zera gehitu zuen Arzalluzek: «PPren Gobernuak Justizia politizatu duenetik, ezartzen diguten eremuan jokatzeko beste aukerarik ez dugu; justizia da eremu hori». Hala, EAJk helegiteak aurkezten jarraituko duela jakinarazi zuen, «horrela borroka politikoa egiten ari garela uste dugulako, eta ez borroka judiziala».

Ildo berean jokatuko du Concepcion Marco Cacho epailearen aurka jarritako salaketaren kasuan ere. Olabarriaren hitzetan, «PPren ideien fabrika den FAES» fundazioak Madrilen egindako mintegian, «epaileek egin ezin dituzten adierazpenak» egin zituen Ibarretxeren Planaren aurka, euskara meritutzat hartzearen kontra eta beste epaile batzuen aurka.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Batzorde Disziplinarioak Marcoren aurkako salaketa artxibatu egin du, adierazpen askatasunaren izenean. EAJren ustez, baina, Marcok «epaileek dituzten mugak gainditu» zituen eta, beraz, artxibatzeko erabakia errekurritu egingo du.>

«Desadostasunen salarik ez da ofizialki existitzen»

Emilio Olabarriak azaldu zuenez, «Desadostasunen salarik ez da ofizialki existitzen» eta, beraz, Atutxaren aurkako kereila tramitera onartu den baieztapenik ezin dela egin adierazi zuen.

Olabarriak esan zuenaren arabera, EAEko Auzitegi Nagusiko iturri «ofizialek» EAJri jakinarazi dienez, gaur arratsaldera arte «ez da jakingo eskaera onartzen den ala ez». Iturri berberen arabera, «lehenagoko filtrazioek ez dute inolako fidagarritasunik».

Gainera, sala «behar bezala» eratuta egongo balitz ere ezingo luke inolako erabakirik hartu oraingoz, Atutxa, Knör eta Bilbaok eraketari buruzko helegitea jarri baitute Auzitegi Gorenean. Gorenak helegitea onartuko balu, Desadostasun salak hartutako erabaki guztiak bertan behera geratuko lirateke.>

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.