Atxiloketak

Ustezko hiru etakide atxilotu dituzte Donibane Garazin

Jendarmeek eta guardia zibilek jarritako kontrol batean atxilotu dituzte, poliziaren arabera lehergaiak eta armak zeramatzaten furgoneta batean.

2007ko uztailaren 2a
21:59
Entzun
Frantziako Poliziak ustezko hiru etakide atxilotu ditu gaur arratsaldean Donibane Garazin (Nafarroa Beherea). Arratsaldean atzeman dituzte. Ez dute, baina, oraindik haien izenik jakinarazi.

Polizia iturrien arabera, lehergaiak garraiatzeko lanetan ari ziren, eta euren arteko hitzordua zuten Donibane Garazin.

Guardia Zibilak ere operazio horretan lan egin duela adierazi dute iturri berberek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.