ATXILOKETAK

Ustezko hiru etakide atxilotu dituzte Donibane Lohizunen

Donibane Lohizunen ETAko ustezko hiru kide atxilotu zituzten atzo gauean, Frantziako Poliziak eta Espainiako Guardia Zibilak elkarrekin egindako operazioan. Berri agentzien arabera Mikel San Sebastian, Joseba Iturralde eta Jose Antonio Martinez Mur dira atxilotuak. Iturri horiek zabaldu dutenez, Polizia Donibane Lohizuneko etxe batean sartu zen, Garikoitz Azpiazu ustezko etakidea han zegoelakoan, eta aipatutako hiru lagunak atxilotu zituzten.

2008ko otsailaren 15a
22:36
Entzun
Frantziako Poliziak eta Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu dituzte Donibane Lohizunen (Lapurdi). ETAko kideak izatea egozten diete. Bi Poliziek batera atzo egindako operazioan atxilotutakoak Joseba Iturbide, Mikel San Sebastian eta Jose Antonio Martinez Mur dira berri agentzien arabera.

Mattin Sarasola eta Igor Portu lesakarrak Arrasaten (Gipuzkoa) atxilotu zituztenetik ihesean zeuden Iturbide eta San Sebastian, berri agentzien arabera. Operazio hartan, San Sebastianen lokal bat ere miatu zuen Guardia Zibilak Lesakan (Nafarroa). Lesakarra da San Sebastian, eta Berakoa (Nafarroa) Iturbide.

Jose Antonio Mur, berriz, ETAren finantza taldeekin lotu dute berri agentziek.

Berri agentziek zabaldutako informazioaren arabera, etxe batean atxilotu zituzten hiru ustezko etakideak. Etxe hori zaintzapean zutela zabaldu dute berri agentziek, eta bertan Garikoitz Azpiazu ustezko etakidea zegoelakoan sartu zirela; hura atxilotzeko asmoarekin. Azpiazu ez zuten ordea topatu etxe hartan, eta aipatutako hiru lagunak eraman zituzten atxilotuta.

Iturbidek eta San Sebastianek urtarrilaren 6an egin zuten ihes, berri agentzien arabera. Hain justu, orduan atxilotu zituen Guardia Zibilak Igor Portu eta Mattin Sarasola. Guardia Zibilaren eskuetan zegoela, erietxera eraman behar izan zuten Portu, sahietsa apurtuta zuelako. Larri eraman zuten erietxera, tortura zantzu nabarmenekin. Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta bost egun pasatu ostean Sarasolak ere torturak salatu zituen.

Espainiako Barne Ministro Alfredo Perez Rubalcabak esan zuen atxiloketa unekoak zirela zauriak. Bi atxilotuek erresistentzia jarri zutela, eta indarra erabili behar izan zutela. Lekuko batek ukatu izan zuen atxiloketaren unean indarkeriarik erabili zutenik. Bi atxilotuek ere ukatu egin zuten bertsio ofiziala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.