Frantziako Poliziak ustezko hiru etakide atxilotu ditu gaur goizean Cahan herrian, Normandian, Frantzia iparraldean. Haren arabera, Ibon Gogeaskoetxea Arronategi (Gernika-Lumo, Bizkaia; 1965), Beñat Aginagalde Ugartemendia (Hernani, Gipuzkoa; 1984) eta Gregorio Jimenez Morales (Tolosa, Gipuzkoa; 1954) dira hirurak, eta izen faltsuarekin alokatuta zeukaten etxean atzeman ditu, Guardia Zibilarekin elkarlanean. Poliziak dio hiru pistola zeuzkatela, lehergaiak egiteko materiala, dokumentazio faltsua, dirua...
ETAko buruzagi nagusietako bezala jo dute Gogeaskoetxea. Ikerketa iturriek diote 1997an egin zuela ihes etxetik, Bilboko Guggenheim Museoaren inaugurazioan Espainiako erregea hiltzen saiatu ondotik.
Aginagalderi 2008an Arrasaten (Gipuzkoa) Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohia eta Azpeitian (Gipuzkoa) Inazio Uria enpresaburua hil izana leporatzen dio Poliziak, eta iazko martxotik omen zegoen sasian.
Jimenezi ETArentzat logistika lanak egitea egozten diote eta 2005etik dagoela ihesean.
atxiLOKETAK
Ustezko hiru etakide atxilotu dituzte Frantzian gaur
Polizia iturrien arabera, Ibon Gogeaskoetxea, Beñat Aginagalde eta Gregorio Jimenez dira Cahan-en atzeman dituztenak. ETAko buruzagi nagusietako bezala jo dute Gogeaskoetxea. Aginagalderi Isaias Carrasco eta Inazio Uria hil izana egozten diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu