Atxiloketak

Ustezko hiru etakide atxilotu dituzte Frantziaren hego-ekialdean

Atxilotuak Juan Cruz Maiza Artola, Iker Iparragirre Galarraga eta Galder Bihotz Cornago Arnaez direla esan dute polizia iturriek.

2007ko uztailaren 26a
18:33
Entzun
Frantziako Poliziak ustezko hiru etakide atxilotu ditu gaur Rodez herrian, Aveyron departamenduan, herrialdearen hego-ekialdean. Polizia iturrien arabera, Juan Cruz Maiza Artola (Etxarri-Aranatz, 56 urte), Iker Iparragirre Galarraga (Azpeitia, 29 urte) eta Galder Bihotz Cornago Arnaez (Donostia) dira atxilotutakoak, ETAren talde logistikokoak.

Hirurak zainduak zituztela jakinarazi dute polizia iturriek, eta lehendabizi Iparragirre eta Cornago atzeman dituztela, etxe batetik irten dutenean; gero Maiza, etxe hartan.

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuaren Barne ministroak adierazi duenez, Maiza "ETAren talde logistikoaren burua" da eta, "beraz, operazio hau oso garrantzitsua da Poliziarentzat".

Iparragirrek 2005ean ihes egin zuen, Espainiako Polizia bere herrira (Azpeitia, Gipuzkoa) atxilotzera joan zenean.

Atzo Pablo Aperribai Bediaga (Basauri, Bizkaia) ustezko etakidea atzeman zuten Frantziako Poliziak, Lannemezan herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.