Gero eta gutxiago falta da urriaren 4rako, Udarregi Ikastolaren aldeko Kilometroak jairako. Motorrak berotzen ari dira Usurbilen, eta horretarako ekitaldi bat egin dute. Lotzen Gattunk eta Txamunto abestiak abestu dituzte Udarregiko ikasle, irakasle, guraso eta herritarrek. Jaione Eskudero irakasleak koordinatu du saioa, eta haren agindupean dantzan eta kantuan aritu dira parte hartzaileak. Lepo bete dute plaza ehundaka herritarrek "ekitaldi hunkigarri bezain zirraragarrian", antolatzaileen esanetan. Bideoa: Noaua.
[Youtube]https://youtu.be/g830Jyj-ddA[/Youtube]
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte irailerako, urriaren 4ra bitartean giroa berotzeko asmoz. Besteak beste, datorren astean Jendartean bidaide antzerkia estreinatuko dute, Alex Telloren gidaritzapean. Horrez gain, hilaren 19an, 12:00etan, Realak eta Oiartzunek Kilometroen aldeko partida jokatuko dute Usurbilgo Harane futbol zelaian.
Bideoklipa:
[Youtube]https://youtu.be/ZGLAC97KZ-w[/Youtube]