Usurbilen iturriko ura edaten jarraitzeko baimena eman du Eusko Jaurlaritzak

Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendaritzako teknikoek azterketak egin dituzte astelehen goiz honetan, eta ura edateko balioak bere onera itzuli direla berretsi dute.

mikel p ansa
2017ko azaroaren 20a
21:07
Entzun

Joan den astean hasi ziren ondoezak zabaltzen Usurbilen, Gipuzkoan. Gastroenteritis kutsadura eragin zuen norobirus batek. Ur sare publikoa kutsatuta zegoela adierazten zuten germenak atzeman zituzten Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko teknikoek, eta iturritik ura edatea debekatu zuten aste erditik aurrera, kutsadura ez zabaltzeko eta gaitza ez hedatzeko.

Handik aurrera, Jaurlaritzako Osasun Saileko, Usurbilgo Udaleko eta Añarbeko Uretako teknikoak aritu dira lanean, kutsadura zer eragin duen ikertzen. Gaur goizean, uraren azterketek balio onak eman dituzte, eta berriro ere edateko modukoa dela berretsi dute teknikoek. Jaurlaritzak, horrela, gomendioa eman dio Usurbilgo Udalari, azken egunetan ura edateko jarritako murrizketak ken daitezkeela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.