Ahal den materia organiko tasarik gehien bilduko duen zabor kudeaketaren alde Usurbilgo Akordioa sinatu dute gaur, hainbat alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariek. Era berean, Gipuzkoako Diputazioari erraustegiaren proiektua sei urtez gibeleratzeko eskatu diote.
Sinatzaileen artean daude ezker abertzalea, Aralar, Ezker Batua, Alternatiba eta Berdeak alderdi politikoak; ELA, LAB, CCOO, EHNE, EILAS, HIRU eta ESK sindikatuak; eta Greenpeace, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Erraustegien Kontrako Plataformen Koordinakundea.
Donostiako Kursaalen gaur egin duten aurkezpenean, Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak (Gipuzkoa) erran du ekimenaren sinatzaileek atez ateko bilketaren gisako neurrien alde eginen dutela. Usurbilen hartutako neurria "oso eraginkorra" izan dela adierazi du Errekondok, eta formularik "ekonomikoena" dela.
Gipuzkoako Foru Aldundiari erraustegiaren proiektua sei urtez gibeleratu dezan eskatu diote, eta beraien ekimenari "aukera bat" emateko.
Zaborren kudeaketa
'Usurbilgo Akordioa' sinatu dute alderdi, sindikatu eta gizarte eragileek
Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote erraustegiaren proiektua sei urtez gibeleratzeko. Ezker abertzalea, Aralar, Ezker Batua, ELA, LAB, CCOO, Greenpeace eta Eguzki daude sinatzaileen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu