Ustez lapurretara joan den gizon batek Usurbilgo Nafarroako Rural Kutxako langile bat eta bezero bat atxikita izan ditu gaur goizeko hamarretatik aurrera banketxe barruan, gezurretazko pistola bat baliatuta, baina bahiketa ordubetera bukatu da, kalte pertsonalik gabe, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Zubiaurrenea kalean dago Nafarroako Rural Kutxa, eta Ertzaintzak kale hura eta ingurua itxita eduki ditu, ustezko lapurrarekin hizketan aritu den bitartean. Gizona entregatu egin da hamaikak aldera, eta atxilotu egin dute.
Kartzelan maiz egona da, droga kontuengatik. 42 urte ditu.