Usurpazio delitua ezin da beti aplikatu, BOBaren arabera

2011ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Okupazioa zigortzeko erabili ohi den usurpazio delitua ezin dela beti aplikatu gogora ekarri du Bilboko Okupazio Bulegoak. Orain hiru urte okupazioaren legitimitatea gizarteratzeko asmoz sorturiko talde horren arabera, usurpazio delitua aplikatzeko hainbat aldagai frogatu behar dira, besteak beste, indarkeria, okupatutako lekuan geratzeko asmoa, eta nor sartu den eraikinera. Azpiegitura baten jabeak eraikina urteetan utzita duenean, jabetzarako eskubideari «muzin» egiten diola erantsi du.

Era berean, Kukutza gaztetxea hustu eta eraisteko prozesuan, «lege eta prozesu juridikoen erabilera interesatua» egin dela berretsi du bulegoak, «jabetza pribatuaren alde».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.