Bautista Barandalla (Etxarri Aranatz, Nafarroa; 1964) gaur goizean atera da Iruñeko espetxetik, baina kontrolerako neurri zorrotzak jarri dizkio Espainiako Espetxe Zuzendaritzak. Esaterako, ordutegi zehatza izango du etxetik irteteko, ibiltzeko espazio fisikoak mugatuak edukiko ditu eta eskumuturreko telematikoa jarri diote.
Azken urteotan oso ezaguna izan da haren kasua, hesteetako gaixotasun larria medio bere osasun egoerak asko egin baitu okerrera. 2002an eta 2003an oso larri egon zen, eta hiru ebakuntza egin zizkioten. Hesteetako arazoez gain, duela bi urtetik hezurreko gaitzak ere jo du. Gerrialdeko ornoak eta aldakako artikulazioak ukituta ditu, eta horrek mina eta mugitzeko zailtasuna eragiten dio. Mobilizazio ugari izan da Sakanan (Nafarroa) eta Euskal Herrian Barandalla aske uzteko eskatzeko.
Hemeretzi urte egin ditu kartzelan. Espainiako Poliziak atxilotu zuen, 1990eko abuztuaren 18an, ETArekin lotuta. Geroztik Espainiako espetxeetan sakabanatua egon da; besteak beste, Carabanchel, Alcala, Salamanca eta Zueran. 2003tik Iruñekoan eduki dute.
Jasotako zigorraren hiru laurdenak aspaldi bete zituen, eta zigor osoa uztailaren 13an beteko zuen.
Gaur bertan egin diote Etxarri Aranatzen lehen harrera.
Euskal presoak
Utzi du kartzela Bautista Barandallak, kontrolerako neurri zorrotzekin
Gaur goizean atera da Iruñeko espetxetik, hemeretzi urtean preso egon ostean. 2002an eta 2003an oso larri egon zen. Jasotako zigorraren hiru laurdenak aspaldi bete zituen, eta zigor osoa uztailaren 13an beteko zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu