2015eko udal eta foru hauteskundeak

Uxue Barkos eta Itziar Gomez hautagaiak aurkeztu ditu Geroa Baik

Nafarroako Parlamenturako eta Iruñeko Udalerako hautagaiak aurkeztu ditu Iruñean egindako ekitaldian.

Uxue Barkos, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA, ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 17a
13:20
Entzun

Aurretik jakinak baziren ere, Geroa Baik bere hautagaien aurkezpen ofiziala egin du, Iruñeko Baluarte jauregian. Uxue Barkos eta Itziar Gomez izango dira, hurrenez hurren, Nafarroako Parlamenturako eta Iruñeko Udalerako hautagaiak.

Bere diskurtsoan, Nafarroa "berreskuratzeko" deia egin du Barkosek, "UPNren gaitasunik eza" dela eta. Alde horretatik, "aldaketa posiblea dela eta aurrera eramateko gai" direla adierazi du hautagaiak. Aldaketa horri dagokionez, hain zuzen ere, gainerako indarrekin akordioak egiteko borondatea erakutsi du Barkosek: "Hitz egitea tokatuko zaigu, gauza batzuk ematea, baina horretara behartuta gaude. Aldaketa posiblea baino gehiago da".

Nafarroako presidente izateko hautagaiak Barcinaren "ihesaldiaz" hitz egin du, eta aldaketa politikoaren indarrean bilatu ditu uko horretarako arrazoiak: "Nafarroarako garai berri bat nahi dugun nafarron indarraren ondorioz joan da".

Itziar Gomezek, berriz, adierazi du Iruñeko Udalean aldaketa lortzeko Geroa Bai dela "gaitasun handiena" duen taldea. Hurrengo hauteskundeen ondoren "iraganeko herentziak eta politika grisak" bukatzeko apustua egin du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.