politika

Uxue Barkos: "Zaila ikusten dut Navarrometroak aurreikusten duen bezain besteko aldaketa gertatzea"

Hamaika Telebistan Gurean Gaur elkarrizketa saioan Uxue Barkos Geroa Baiko hautagaia izan dute gonbidatu.

2014ko azaroaren 27a
08:31
Entzun

Barkosek adierazi du Navarrometroak aldaketa adierazten duela, baina gizarteak erabakiko duela nor duen protagonista. "Ekonomia eta balore krisiarekin batera, ETAren desarmatzeak ere eragingo du Nafarroako aldaketa". Horrekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroaren arteko harremanak ere gizarteak erabakiko dituela esan du.

Barcinaren erabakiaz azpimarratu du adierazgarria dela hauteskundeetara ez aurkezteko erabakia jakinarazi eta segidan CAN auzia irekitzea Auzitegi Nazionalak. Hala ere, uste du Barcinaren arrastoa luzerako geldituko dela. "UPNk utzitako arazoak bideratzea ez da erraza izango, baina hobe lehen bait lehen  hastea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.