Uxue Barkos Iruñeko Udaleko Nafarroa Bairen udal taldeko bozeramaileak botako du aurten Sanfermin jaiak abiatzeko txupinazioa. Yolanda Barcina alkateak gaur goizean jakinarazi die Nafarroa Baiko hautetsiei txupinazoa udal talde horren esku lagatzea erabaki duela, eta zortzi zinegotzien artean "aho batez" erabaki dute Barkos bozeramailea izango dela jaurtiko duena.
Ordezkaritzren arabera, udal talde guztietako zinegotzien artean txandakatzen zen txupinazoaren jaurtiketa. Duela bi urte Aralarreko zinegotzi batekin izandako ika-mikaren ondoren, ordea, iaz berak botatzea erabaki zuen Barcinak (UPN). Gaurko keinuarekin tradiziora itzuli dela ematen du, iaz talde nagusieneko ordezkariak bota ondoren -Barcinak berak-, bigarren udal talde handienari (Nafarroa Bai) baitagokio aurten idatzi gabeko lege horren arabera.
Barkosek pozik hartu du ardura; politikak eman dion pozik handienetakoa dela agertu du.
Sanferminak
Uxue Barkosek botako du txupinazoa
Yolanda Barcina Iruñeko alkateak gaur jakinarazi dio Nafarroa Baiko udal taldeari euren esku uzten duela jaurtiketa. Barkosek botatzea erabaki dute zortzi zinegotzien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu