IHESLARIAK

Uztailaren 16an erabakiko du Paueko Auzitegiak Jokin Aranalderen euroaginduaz

Beñat Atorrasagastiren euroagindu eskaeraz, berriz, ostegunean deliberatuko du epaileak. Aitor Zubillagaren epaiketa, berriz, atzeratu egin dute.

2013ko uztailaren 9a
17:53
Entzun

Ekainaren 24an atxilotu zituzten Aranalde eta Atorrasagasti. Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko mintzaide da Aranalde. Bi egunera atzeman zuten Zubillaga. Hirurak utzi zituzten libre, Paueko Auzitegiko Instrukzio Ganberak euroagindu eskaera aztertu artean.

Euroaginduen erabilpen politikoa salatu zuten iheslariek iragan ostiralean. Ohartarazi zuten Aranalde, Atorrasagasti eta Zubillagaren kontrako euroagindurik ez zegoela atxilotu zituzten unean, eta gaineratu zuten atxiloketak IEPK-k plazaraturiko bide orriari emandako erantzuna direla.

Hiru iheslarien aurkako eskaerez gain, Ibon Fernandez Iradirena ere aztertzen ari da Paueko Auzitegia. Lannemezango espetxean da Fernandez Iradi.

Mobilizaziorako deia

Bake Bideak antolatuta, iheslarien atxiloketak salatzeko manifestazioa egingo dute uztailaren 20an Baionan, 16:00etan. Herri mobilizazioarekin estatuen blokeo jarrera alda daitekeela dio Bake Bideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.