Euskara

Uztailaren 16an hartuko dute Seaska Frantziako Gobernuko ordezkariek

Baionako PSko egoitzaren okupazioaren harira egindako promesa atxiki du Frantziako Gobernuak, eta Parisen hartuko ditu Seaskako ordezkariak, Frantziako Asanblearen egoitzan.

Aitor Renteria.
2013ko uztailaren 10a
18:49
Entzun

Hiru aldeko bilkura izanen da, Seaskak eskatu zuen bezala. Seaskaz gain, Frantziako Hezkuntza, Kultura eta Barne ministerioetako kabineteetako arduradunak izanen dira. Azkenik, Ipar Euskal Herriko diputatu eta senatariek parte hartuko dute. Ez da oraindik zehaztu zeintzuk hartuko duten parte bilkuran, baina bederen diputatu eta senatari sozialistak presente egonen direla adierazi du Collette Capdevielle diputatuak.

Lehen lan bilkura izanen dela zehaztu du Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak. Hendaiako kasuaren haritik, argi gelditu da Falloux legea traba gaindiezina dela. Euskararentzako eta ikastolentzako lege geriza eskatzen du Seaskak. Korapiloa ez da bilkura bakarrean konponduko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.