Uztailaren 9an diskotekak ireki ahalko dituzte Ipar Euskal Herrian

Dantzalekuetan sartzeko ezinbestekoa izango da osasun ziurtagiria aurkeztea. Kontzertu aretoetako neurriak, berriz, ekainaren 30ean malgutuko dituzte, edukiera %75era zabalduta.

Baionako terraza bat, artxiboko irudian. BOB EDME/ IPARLA
2021eko ekainaren 21a
13:23
Entzun

Ipar Euskal Herrian diskotekak ireki ahalko dituzte uztailaren 9an, Roselyne Bachelot Frantziako Gobernuko Kultura ministroak jakitera eman duenez. 2020ko martxotik itxita daude diskotekak Ipar Euskal Herrian, eta berriz irekitzeko aukera izango dute uztailaren 9tik aitzina. Establezimendu horietan sartzeko ezinbestekoa izango da osasun ziurtagiria aurkeztea.

Gainera, kontzertu aretoen neurriak malgutu egingo dituzte ekainaren 30etik aurrera, eta lokalen % 75erainoko edukiera izango dute barrualdean eta %100ekoa kanpoaldean. Maskara ez da derrigorrezkoa izango diskoteketan, baina bai gomendagarria. Osasun ziurtagiria soilik mila ikusleetatik gorako kontzertuetan eta ikus-entzuleak zutik egotea baimenduta duten kontzertuetan eskatuko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.