GIZARTEA

Uztailean etengo dute Hendaia eta Paris arteko gaueko tren zerbitzua

"Errentagarritasun falta" aipatu du Frantziako Gobernuak argudio gisa.

'Palombe Bleu' edo Hendaia eta Paris arteko trena Baionako geltokian. BOB EDME
2016ko apirilaren 21a
12:11
Entzun

Urtarrilean hartutako erabakia zehaztu du Frantziako Garraio Ministerioak; uztailaren 1etik aurrera ez da gaueko tren zerbitzurik izango Hendaia eta Paris artean.

CGT sindikatuak erabakia salatu du, eta sinadurak bilduko ditu gobernuak atzera egin dezan. Naiz.eus atariak argitaratu duenez, Peio Dufau sindikatuko kideak azpimarratu du tren horrek goizean goiz Parisen izateko aukera ematen duela eta hura kentzeak "garraiobide kutsakorragoak erabiltzera" behartuko dituela herritarrak.

Sindikatua Hendaiako auzapez Kotte Ezenarrorekin eta PSko diputatu Sylviane Alauxekin batzartu da, gobernuaren erabakiaren aurrean dauden aukerak aztertzeko. Dufauk salatu du argudio ekonomikoak ez duela zentzurik eta zerbitzu publikoa dela: "Dirua irabaztea ez litzateke lehentasuna izan behar".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.