Uztailean, prezioak behera

2007ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Antzematen da uztaila merkealdiaren hilabetea dela Hego Euskal Herrian. KPI Kontsumo Prezioen Indizea %0,7 jaitsi da, ekaineko datuekin alderatuta, eta urte arteko indizea %2,2an geratu da. Aldiz, urte hasieratik, %1,2 garestitu dira prezioak. Jaitsiera orokorra izan da, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan nabarmendu baita aldea. Jantziak eta oinetakoak merkatu dira gehien, eta komunikazio zerbitzuak ere prezio eskuragarriagoak izan dituzte. Kontrara, hotelek, kafetegiek eta jatetxeek salneurriak igotzeko aprobetxatu dute uda garaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.