Uztarrotzeko abeltzain batek Nafarroako Gobernuko basozainei hots egin die bi ardi hilda topatu dituelako. Jakinarazi dutenez, horietako baten zauriak bat zetozen hartz baten erasoarekin. Beste ardia saiek jan dute.
UAGN nekazaritza sindikatuak eskatu du hartzak Pirinioetatik «atera» ditzatela, abeltzainen jarduera baldintza ez dezaten. Azaldu du Espainia eta Kataluniako sindikatuekin lanean ari dela, eta auzitegietara jotzeko asmoa duela.
Uztarrotzen bi ardi hil dira; bat, ustez, hartz batek hil du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu