Agoiztarrek azaldu dute, Vajonteko eta Itoizko istorioak paraleloak direla, baina bien amaiera desberdina izatea nahiko luketela azpimarratu dute.
Vajonteko hondamenditik bizirik atera ziren Micaeela Colettik eta Gino Mazzoranak azaldu dute, zorigaiztoko egunean hurrenez hurren 12 eta 10 urte zituztela. Beraien etxeetatik 200-300 metrotara lokatzetatik atera zituzten, eta famili osoa galdu zuten biek. Gainera, hondamendiaren ondoren, erabat abandonatuta sentitu zirela azaldu dute.
Gauez, 22:45ean gertatu zen ezbeharra. Friuli eta Veneto arteko Vajont ibarreko urtegia behera erori zen, Toc mendiko magalaren mugimenduaren ondorioz. 2.000tik gora lagun zendu ziren. Harriak, lurra eta bestelako materialak mugitu ziren urtegirantz, 250 milioi metro kubiko denera. Ondorioz, olatu erraldoia sortu zen urtegian, 25-30 milioi metro kubiko artekoa.Urtegiaren inguruko herriak suntsitu zituen lur mugimenduak eragindako olatuak: Longarone ia erabat suntsituta gelditu zen eta Erton eta Casson kalte handiak izan zituzten.Ezbeharra gertatu aurretik arazoak izan zituzten urtegiko teknikariek. 1960. urtean, jada, lur mugimendu txikiak izan ziren, urtegia betetzen hasi zirenean.
itoizko urtegia
Vajonteko hondamenditik bizirik atera zirenetako batzuk Agoitz inguruetan dabiltza egunotan
1963ko urriaren 9ko gauean hondamendi handia izan zen Vajonteko (Italia) urtegian. 2.000tik gora lagun hil ziren orduan, Tok mendiaren magala erori, uholde handia sortu, eta inguruetako herriak aurretik eramanda. Hori gertatu aurretik Itoitzen gertatzen diren antzeko lurrikarak eta zaratak entzuten ziren han ere. Vajonteko hondamenditik bizirik atera ziren hainbat lagun Agoitz inguruetan dabiltza gaur, eta antzeko gertakizunak daudela ikusita, "beldurra" ematen dietela azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu