MEMORIA HISTORIKOA

Valcalderako sarraskian fusilatutako 52 lagunak oroitu dituzte

Omenaldian, AFFNA36 Nafarroan Fusilatutako Senideen Elkarteak eskatu du orube hori Oroimen Historikoaren Eremu izendatzeko, horrela 1936ko gerrako biktimak aitortzeko eta erreparatzeko foru legea bete dadin. Bideoa: omenaldia (Iñigo Uriz / Argazki Press). [Youtube]https://youtu.be/Z_K-Q_I1CLs[/Youtube]

2017ko abuztuaren 24a
13:45
Entzun

Valcalderako sarraskian fusilatutako 52 pertsonen omenezko ekitaldia egin zuten asteazkenean Iruñeko kartzela zaharraren orubean. Kartzelatik atera, eta Valcalderako eremuraino eraman zituzten falangista eta erreketeek, 1936an. Han hil zituzten.

18:00etan hasi zen omenaldia, eta fusilatuetako batzuen senideen testigantzak izan ziren entzungai. Bertan izan zen, besteak beste, Ainhoa Aznarez Nafarroako Legebiltzarreko lehendakaria. Aurreskua dantzatuz eta 52 hildakoen izen-abizenak irakurriz amaitu zen ekitaldia.

Hitza hartu zutenen artean, Juanjo Iberok, fusilatuetako baten senideak, eskerrak eman zizkion Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari, memoria historikoaren alorrean eginiko lanagatik. Halaber, salatu zuen Francisco Franco fundazioa "legezkoa" dela eta diru laguntzak jasotzen dituela: "Bitartean, Altsasuko gazteentzat ia 400 urteko zigorra eskatu dute, taberna liskar batengatik. Hau da dugun justizia".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.