Donostiako Aste Nagusia

Valentziako Europla etxeak irabazi du su festen nazioarteko lehiaketa

Bigarren saria bi etxerentzat izan da, Pirotecnia Valenciana eta Italiako Perente Fireworks.

Valentziako Europla etxeak irabazi du Donostiako Su Festen Nazioarteko Lehiaketa. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2015eko abuztuaren 15a
10:10
Entzun

Aurtengo suak "bereziki onak" izan direla nabarmendu du Alfonso Gurpegi Donostiako Jai zinegotziak: "Ohiko bilakatu da Donostiako nazioarteko lehiaketan kalitate handiko suak ikustea, baina aurten apur bat urrunago joan gara", nabarmendu du Gurpegik. Horiek hala, eta lehen saria nori eman zalantzan ibili diren arren, Valentziako Europla etxearentzat izan da azkenean.

Bigarren saria, berriz, erdibitu egin behar izan dute. Erdi bat Valentziara joan da Pirotecnia Valencianaren eskutik. Bestea, berriz, Italiako Perente Fireworksentzat izan da.

Gaur, jaiei amaiera emateko, Ricasa etxeak eskainiko du ikuskizuna. Berezia izango da, suak eta musika uztartuko baitituzte. Lehikaten maskor gehien irabazi dituen su etxea da Valentziako hau.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.