Bizitzeko gutxieneko errenta onartu du gaur Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak, eta eskumen hori Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatzea hitzartu dute asteon EAJk eta Espainiako Gobernuak. Datorren urriaren amaierarako egon beharko du Hegoaldeko bi gobernuen eskuetan kudeaketa eskumenak, baina praktikan, hitzarmen baten bidez, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hasiera-hasieratik hartuko dute kudeaketa beren gain.
Beste lurralde batzuetako gobernuek ere beren esku nahi dute errenta horren kudeaketa, eta Monica Oltra Valentziako Generalitateko presidenteorde eta bozeramailea euskaraz zuzendu zaio Espainiako Gobernuari, Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izango duten eskumena eurek ere nahi dutela ironiaz adierazteko.
«Nahitaezko gutxieneko diru sarrera kudeatu dugu», esan du euskaraz. Katalanez jarraitu du ondoren: «Barka nazatela ahoskeragatik eta ziur aski etxeko itzulpenagatik, baina euskaraz esan dudana da gutxieneko diru sarrera kudeatu nahi dugula».
🙋ðŸ»â™€ï¸Vaig a vore si m’expliqueâž¡ï¸ Nahitaezko gutxieneko diru sarrera kudeatu nahi dugu pic.twitter.com/jVurwNOuO8
— Mónica Oltra Jarque (@monicaoltra) May 29, 2020