Korsikerari koofizialtasuna aitortzearen aurka agertu da Manuel Valls Frantziako Barne ministroa, Korsikara egiten ari den bisitan. "[Frantziako] Errepublikak bere lekua eta aitortza eman dio korsikerari. Baina bat baino ez da Errepublikako hizkuntza: frantsesa", adierazi du.
Irlako hizkuntzari koofizialtasuna aitortzearen alde egin zuen Korsikako Asanbleak maiatzaren 17an, eta horren harira jardun du Vallsek: "Ez da ulergarria lurraldearen zati batean bigarren hizkuntza ofizial bat egotea". Halaber, ohartarazi du koofizialtasuna aitortzeko "legeria aldatu" beharko litzatekeela.